V. Urrezko Pala Pro Txapelketa aurkeztu dute

Txapelketa ostiral honetan hasiko da Mungian eta apirilaren 5ean amaituko da finalarekin. 6 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, eta jardunaldi bat izango da finala eta 3. zein 4. postua finkatzeko.

V. Urrezko Pala Pro irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Lau aurrelari eta beste lau atzelari ahaleginduko dira apirilaren 5eko finalean txapela janzten. Jardunaldi guztiak Mungiako Trobika pilotalekuan jokatuko dira.

Sailkapen liga eta Finala

Ostiralean hasi eta martxoaren zein apirilaren bitartean luzatuko da Urrezko Pala Pro Txapelketa. Sei jardunaldiko itzuli bat sailkapen ligan. Bi atzelari onenak eta bi aurrelari onenak zuzenean sailkatuko dira finalerako. Hirugarren eta laugarren postuan sailkatuak hirugarren eta laugarren postuaren bila arituko dira apirilaren 5ean, larunbata.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2025-02-17

Azken albisteak
Lehenengoa jokoan sartzen da

2026-01-14

Lehenengoa jokoan sartzen da

Palako banakako lehen jardunaldia.

2026-01-9

Palako banakako lehen jardunaldia.

Banakakoa

2026-01-5

Banakakoa

Necol-Brefel, TXAPELDUNAK !!

2026-01-2

Necol-Brefel, TXAPELDUNAK !!