Urrezko Pala Pro.ko 2. jardunaldiak ez du hutsik egin

Urrezko Pala Pro txapelketako bigarren jardunaldiak maila handiko norgehiagoka ikusgarri bat eman digu eta beste partida bat non sasoi fisikoak emaitza zehazten duen.

Ostiral honetan, Urrezko Pala Pro txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da. Arratsaldeko lehen norgehiagoka, partida bikaina izan da, urdinek 3-1 irabazi dute. Maldonadok eta Ibai Pérezek 60 puntu lortu dituzte lider jartzeko, baina Necolek eta Alkortak ez dizkiete gauzak erraz jarri, partida irabazteko lan asko egitera behartu diete. Bigarren partida ez da hain parekatua egon, Madariaga – Urrutiak 100 puntuak eskuratu ahal izan dituzte, baina bigarren jokoko hasiera kaskarrak penalizazio handia ekarri die. Fusto – Del Río 20 punturekin konformatu behar izan dira, ez zuten bikote gorriari min gehiago egiteko seinalerik ematen eta.

2025-03-1

Azken albisteak
Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

2025-04-8

Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

2025-04-5

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

2025-03-27

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

2025-03-20

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

Bihar ostirala, martxoak 21, 19:00etan Mungian jokatuko diren partidak bertan behera geratuko dira txapelketa horretan parte hartuko duten palistek deitutako grebaren ondorioz.