Innpala

InnPala, pala profesionalaren proiektu berria da. Ilusioz beteriko proiektu berri honek, ASFEDEBI PELOTAk utzitako lekukoa hartuz, pala profesionalaren etorkizuna apaltasunetik eta lanetik kudeatu nahi du. Horretarako, gure ustez, ezinbestekoa da pala babestu eta maite duen komunitate osoaren laguntza.

Gaur aurkezten dugun proiektu hau, InnPala kontzeptuan oinarritzen da. InnPala, desagertzeko arriskuan dagoen izaki azkar eta dotorea da, eta bere munduan sartzera gonbidatzen gaitu, berrikuntza-ate baten bidez. Orain dela asko profesionala izan zen  eta orain arazoetan dagoen modalitate tradizional hau berrabiarazteko.

Pala, abiadura, bizitasuna, mugimendu, erreflexu eta exekuzio azkartasuna da. Horregatik, pala, dagoen pilota motarik azkarrena, mach 0.2 abiaduran jokatzen da. Pala mach 0.2 pilota da.

Innpala=abiadura + tradizioa + berrikuntza

Gure asmoa, palaren bultzada da. Gure helburua, palaren berezko dena mantentzea da, distantziak, materialak zein jokoaren kontzeptua. Baina abiadura eta emozioa eman nahi diogu jokoari. Dinamismoa eta tentsioa eman nahi diogu. Kanpoko faktoreek ahalik eta eragin gutxien izatea nahi dugu. Ikuskizunaren muinera hurbildu nahi dugu eta ikuslea dibertitzea eta emozioz bizitzea bilatuko dugu. Horretarako, berrikuntza txiki batzuk sartu ditugu:

Norgehiagokak 10 tantoko 5 setera izango dira.
Pasa-marra gainditzen duen sakea zuzenean tanto izango da.
Pilotek antzeko itxura izango dute eta set bakoitzean ordezkatuko dira.
Pilotarien rankinga (aurrelariak eta atzelariak) irabazitako partiden arabera puntuak esleitzeko sistemarekin.
Lehiaketa sistema egonkor eta zehaztua: Binakako Liga, Bizkaia Torneoa, Binakako Munduko Torneoa, Banakako Munduko Torneoa, Nazioarteko Torneoa, Paleta Tourra (Udako Zirkuitua)