Albisteak

Ostiralean hasiko da Kutxabank Pala Liga

2024-10-9

Ostiralean hasiko da Kutxabank Pala Liga

Kutxabank Pala Liga irabaztea helburu duten 5 bikotetik 4 bikote ostiralean sartuko dira lehian. Eta, datorren astean, bostgarren bikoteak sartuko da lehian.

Urriaren 11an hasiko da Kutxabank Pala Liga

2024-10-3

Urriaren 11an hasiko da Kutxabank Pala Liga

2024ko Kutxabank Pala Ligako finalerdia abenduaren 13an izango da, eta finala abenduaren 20an jokatuko da. ETB.k emango du zuzenean.

Maldonado-Alkorta, Gaubeka-Del Río, Fusto-Ibai Pérez, Madariaga-Urrutia eta Necol-Gordon bikoteek hartuko dute parte ligan.

Sopela Pro ’24 torneoak badauzka irabazleak!

2024-10-1

Sopela Pro ’24 torneoak badauzka irabazleak!

Maldonado-Gordonek 3-1 irabazi diote Gaubeka-Ibai Perezi Sopela Pro ’24ko final handian eta txapeldun dira 5 jardunaldi eta pilotakada askoren ondoren.

Dena prest Sopela Pro ’24 torneoko finalerako

2024-09-26

Dena prest Sopela Pro ’24 torneoko finalerako

Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Ibai Perezek astelehenean Sopelako udal pilotalekuan jokatuko den Sopela Pro ’24ko finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute.

Pala Ligarako sarrerak salgai!

2024-09-25

Pala Ligarako sarrerak salgai!

Salgai daude Bizkaia Frontoian urriko, azaroko eta abenduko ostiraletan jokatuko den Kutxabank Pala Ligarako sarrerak.

Sopela Pro ’24 torneoak badauzka finalistak

2024-09-24

Sopela Pro ’24 torneoak badauzka finalistak

Gaubeka-Ibai Perezek 3-1 irabazi diote Necol-Del Riori sailkapen faseko azken jardunaldian eta finalerako azken txartela lortu dute.

Pala Tourra Galdakaora heldu da

2024-09-19

Pala Tourra Galdakaora heldu da

Igandean, irailak 22, 17:00etan, Galdakaon, Kurtzea pilotalekuan palista onenak elkartuko dira ikuskizun bikaina eskaintzeko.

Sopela Pro ’24 Torneoa zirrara sortzen ari da

2024-09-17

Sopela Pro ’24 Torneoa zirrara sortzen ari da

Necol-Del Riok 3-2 irabazi diote Maldonado-Gordoni sailkapen faseko bigarren jardunaldian eta lehen garaipena lortu dute Sopela Pro ’24 torneoan.

Sopela Pro ’24 Torneoko ligako bigarren jardunaldia

2024-09-12

Sopela Pro ’24 Torneoko ligako bigarren jardunaldia

Maldonado – Gordon aurrez aurre izango dituzte Necol – Del Río ligako bigarren jardunaldian. Bikote urdinak torneo honetan lehen garaipena lortzeko gogoz estreinatuko da fase honetan.

Lehen puntua banatu da Sopelan

2024-09-10

Lehen puntua banatu da Sopelan

Maldonado-Gordonek 3-2 irabazi diote Gaubeka-Ibai Perezi sailkapen faseko lehen jardunaldian. Sailkapeneko buruan jarri dira eta lehen kolpea eman dute finalerako bidean aurrea hartzeko.