Ezagutu hirugarren jardunaldiko gakoak

Urrezko Pala Pro txapelketak aurrera jarraitzen du eta gero eta puntu gutxiago geratzen dira palisten artean banatzeko, nahiz eta ez dagoen ezer erabakita.

Ostiral honetan bertan jokatuko da Mungiako V. Urrezko Pala Pro txapelketako hirugarren jardunaldia. Arratsaldeko lehen partidan, Maldonado – Urrutiak Madariaga – Ibai Pérezen aurka arituko dira. Partida parekatua eta oso gogorra espero da, aurrelari argentinarraren arabera “Iñakirekin bikotea egin eta batez ere Ibairen aurka erasora jokatzea da gakoa, tantoa amaitzeko pilota gera dakidan. Erasora jolastuz, Jagoba jokoan nahastuko dugu”. Bestalde, urdinek uste dute partidaren gakoa “Ibairekin oso ondo ulertzen dut kantxan eta bikote ona osatzen dugu, nahiz eta Román lehen postuan joan ligan eta Iñaki oso txapelketa ona egiten ari den, partida gogorra espero dugu” Madariagaren arabera.

Arratsaldeko bigarren partidan, Fustok Alkortarekin egingo du bikote, Necol eta Del Ríoren aurka jokatuko dute. Aurrelari gorriak eta atzelari urdinak puntuak behar dituzte sailkapenean atzean ez geratzeko. Partidaren gakoa “nik atzealdean segurtasuna erakustea, ondo ateratzea eta nire taldekideak, Danek, pilota onak izatea min egin ahal izateko”, esan du Asier Del Ríok. “Hurrengo bi jardunaldiak eskuragarriak dira, eta ahalik eta puntu gehien batu behar ditut goiko postuetara itzultzeko, baina Oier oso ondo dago eta Pablo nire antzeko tokian dago”. Oierrek bikote gorria oso fuerte ikusten du “Necol aurretik abiadura eta erritmo bizia jartzen du, gainera Asier atzetik oso fuerte dabil, partidu zail bat ikusten dut eta asko landu beharko da partida irabazteko”.

Ezagutu hirugarren jardunaldiko gakoak

2025-03-5

Azken albisteak
Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

2025-04-8

Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

2025-04-5

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

2025-03-27

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

2025-03-20

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

Bihar ostirala, martxoak 21, 19:00etan Mungian jokatuko diren partidak bertan behera geratuko dira txapelketa horretan parte hartuko duten palistek deitutako grebaren ondorioz.