Lehen puntuak banatu dira Mungian

Gaur arratsaldean jokatu da V. Urrezko Pala Pro Txapelketako lehen jardunaldia, eta bi partidak emaitza berarekin amaitu dira (3-1). 80 puntu irabazleentzat eta 20 garaituentzat.

Arratsaldeko lehen partidan, Pablo Fustok eta Iñaki Urrutiak ezin izan dute Maldonado – Alkorta bikotea garaitu. Armintzako atzelariak lan bikaina egin du, baina taldekidearen nekeak zigortu egin du garaipena lortzerako orduan. Arratsaldeko bigarren partidan, bertan gehiago jokatuta zetozen Madariagak eta Del Ríok markagailuan lehen kolpea eman dute, baina erantzun gorria berehala iritsi da. Necolek eta Ibai Pérezek partidaren urduritasuna menperatu dutenean, zuzenean joan dira garaipenaren bila eta ez dute ezustekorik emateko aukerarik eman.

Lehen puntuak banatu dira Mungian

2025-02-22

Azken albisteak
Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

2025-04-8

Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

2025-04-5

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

2025-03-27

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

2025-03-20

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

Bihar ostirala, martxoak 21, 19:00etan Mungian jokatuko diren partidak bertan behera geratuko dira txapelketa horretan parte hartuko duten palistek deitutako grebaren ondorioz.