Partida ezinhobea Armintzako “La Bombonera” n

Ostiralean Armintzako pilotalekuan jokatuko den partidan giro bikaina espero da. Partida honetan, Armintzako Madariaga – Urrutia palista gazteek Armintzako palista handia den Esteban Gaubeka, Iker Gordonekin batera jolastuko duena, garaitu nahiko dute. Karmengo jaietan ohikoa den partida Armintzan. Urtero bezala, jende asko biltzea espero da, eta palistek “Ikuskizun handia” emango dutela adierazi dute.

Ostirala, Uztailak 12, Armintzan, 18:30etan:

Gaubeka – Gordon vs Madariaga – Urrutia

Partida ezinhobea Armintzako “La Bombonera” n

2024-07-11

Ostiralean Armintzako pilotalekuan jokatuko den partidan giro bikaina espero da. Partida honetan, Armintzako Madariaga – Urrutia palista gazteek Armintzako palista handia den Esteban Gaubeka, Iker Gordonekin batera jolastuko duena, garaitu nahiko dute. Karmengo jaietan ohikoa den partida Armintzan. Urtero bezala, jende asko biltzea espero da, eta palistek “Ikuskizun handia” emango dutela adierazi dute.

Ostirala, Uztailak 12, Armintzan, 18:30etan:

Gaubeka – Gordon vs Madariaga – Urrutia


Azken albisteak
Plentziako semifinala..

2024-07-18

Plentziako semifinala..

Plentziako finalaurreko partida argentinar-bizkaitarra, bi bikoteak sasoi onean daude eta bietako edozein sar daiteke finalean.

Publikoak Armintzan zein Baionan erantzun paregabea eduki du

2024-07-14

Publikoak Armintzan zein Baionan erantzun paregabea eduki du

Ikusleen erantzun bikain baten ondorioz, pilotariek daukaten onena kantxaratzen dute eta Baiona zein Armintzako bezalako partidak jokatzen dituzte.

Pala D’or-eko lehen postua jokoan

2024-07-9

Pala D’or-eko lehen postua jokoan

Baionako lehiak erabakiko du zein bikote jarriko den lehen postuan bigarren jardunaldia amaitzerakoan. Emozioa ez da faltako frontoian.

Maldonadok 3-2 irabazi du Necol-en aurka

2024-07-8

Maldonadok 3-2 irabazi du Necol-en aurka

Maldonadok galdu gabe jarraitzen du banakakoan eta argi utzi du aurten erregea dela banakako modalitatean pasaden urteko txapelduna menderatuz.