PABLO FUSTO BERE ITZULERAREN ATEETAN

Jatorriz Buenos Airesekoa den Pablo Fusto aurrelari nabarmena pilotaren mundura itzultzear da. Urtarrilaren 13az geroztik atseden hartzen aritu da,  eskuin hankako iskiotibialean zuntz-haustura larria izan ondoren; haustura bost zentimetrokoa izan zen. Zorigaitza banakoaren final erdietako partidan gertatu zen, Ibai Perezaurrez aurre zuela.

Une horretan, markagailua Fustoren alde zegoen: 10-6, 8-10 eta 6-3. Haatik, zazpi aldiz modalitateko txapeldun izandakoak norgehiagoka utzi behar izan zuen, ziztada sentitu ondoren. Azken asteetan hobekuntza nabaria egin arren, bere berragerpena mediku-proben baitan dago. Guztia aurreikusita bezala joanez gero, ostiral honetan jaso dezake medikuaren alta. Kasu horretan,  Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako laugarren jardunaldian itzuliko litzateke jardunera. Bertan  Iñaki Urrutiarekin bat egingo luke, Dan Necol eta Iker Gordonbikotearen aurka lehiatzeko, jaialdiaren bigarren partidan. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan  hasteko dago programatua.

Pilotazaleen komunitateak irrikaz itxaroten du Pablo Fustoren itzulera. Nahiz eta sei aste igaro lehiatu gabe, bere erabakitasunak eta trebetasunak aldea eragin dezaketen hurrengo norgehiagoketan. Kantxan noiz berragertuko zain egongo gara!

PABLO FUSTO BERE ITZULERAREN ATEETAN

2024-02-27

Azken albisteak
Hurrengo helburua: finalerdiak

2025-01-11

Hurrengo helburua: finalerdiak

Madariagak eta Gaubekak lortu dituzte finalerdietako ligaxkarako zeuden azken bi txartelak final-laurdenetako partidak irabazi ondoren.

Banakoak ez du ezustetarako aukerarik ematen

2025-01-4

Banakoak ez du ezustetarako aukerarik ematen

Banakakoa ikusteko irrikan zegoen publiko batek urteko txapelketarik garrantzitsuenari hasiera eman zion. Palistak %100.a eman behar dute txapel desiratuena lortzeko.

Banakako Pala Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

2025-01-2

Banakako Pala Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Txapelketa larunbat honetan hasiko da lehen kanporaketekin, eta otsailaren 7an amaituko da Bilbon, Bizkaia Frontoiko finalarekin

Asteburu honetako bi kanporaketen ostean, lehiaketak final-laurdenetan jarraituko du, ondoren finalerdietako liga bat izango du, eta gero kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Kutxabank Pala Ligak badauzka irabazleak!

2024-12-23

Kutxabank Pala Ligak badauzka irabazleak!

Fusto-Ibai Pérezek 3-1 irabazi diote Madariaga-Urrutiari Kutxabank Pala Ligako final handian eta txapeldun dira 12 jardunaldi eta pilotakada askoren ondoren.