URREZKO PALA PRO 2024 – 5. JARDUNALDIKO EMAITZAK

Mungian, Urrezko Pala Pro txapelketako bosgarren jardunaldiko lehen partida estua izan zen. Atzelariek funtsezko puntuak zituzten jokoan. Gaubeka, aurrelari lanetan, azken jardunaldira arte aukerak izateko lehian zegoen.

Norgehiagoka hitzordu horietan ohikoa den tentsioaz hasi zen. Lehenengo jokoan, jokalari gorriek beren abilezia erakutsi zuten, eta puntua erosotasunez bereganatu zuten (10-4). Bigarren jokoa estua izan zen: atzelari urdina jokoan sartu zen eta bere trebetasuna erakutsi zuen, gainerakoak borrokan ziharduten bitartean. Markagailua oso estua izan zen, 10-9 urdinen alde. Horrek emozioa gaineratu zion partidari.

Hirugarren jokoak ildo berari jarraitu zion: partida gogorra eta oso lehiatua. Lau pilotariak sasoiko zeuden, eta urdinek beste puntu bat erdietsi zuten, markagailu estu batekin (10-9). Laugarren jokoan tentsioa nabari zen, eta berehala gorrien alde egin zuen jokoak, eta markagailuan binako berdinketa ipini zuten, 10-3 irabazi ondoren.

Berdinketa hausteko jokoan, gorriek azken jokoko konfiantzari eutsi zioten, eta azken joko horretan garaipena lortu zuten, 5-2.

Partida zirraragarria Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako norgehiagokan.

Bigarren partida:

Maldonado – Ibai Perez: 3
Necol – Urrutia: 2
(2-10/10-8/9-10/10-2/5-4)

Jardunaldiko bigarren partidan, ondoen sailkatutako bi aurrelariak zeuden aurrez aurre, finalerako txartela bereganatu nahirik. Lehenengo jokoan, urdinak erritmo geldiezin batekin hasi ziren, gorriei erreakzionatzeko aukerarik eman gabe. Berehala poltsikoratu dute lehen jokoa, 10-2 irmo batekin.

Bigarren jokoan, gorriak guztiz egonkortu ezinik aritu ziren hasieran, eta urdinek tanto pare bateko errenta lortu zuten. Haatik, jokoaren erdialdera, gorriak berotzen hasi eta beren jokoa erakusten hasi ziren segurtasunez, banako berdinketa lortuz, 10-8 irabazita. Partidak emozioa berreskuratu zuen.

Hirugarren jokoa etengabeko sua izan zen, eta ez zen ezer erabaki azken pilotakadara arte. Lau pilotariek % 100ean aritu ziren, abiadura bizia ipiniz. Ikuslearentzat gozamena izan zen. Azken markagailua 10-9 izan zen, urdinen alde, eta orotara, 2-1.

Laugarren jokoak berdinketa hausteko jokora eraman gintuen, gorriak bikain aritu baitziren. Ez zieten inolako aukerarik eman urdinei, berdinketa hausteko jokoa ziurtatuz, 10-2 gailenduta. Une erabakigarri horretan, guztia erabakitzeke zegoen 5 tantoko joko batean. Ondo hasteak partida irabaztea esanahi du, eta horixe egin zuten urdinek. Arretaz hasi ziren, eta aurreko jokoko bolada eten zuten.

Dena den, gorriek ez zuten etsi, eta markagailuan emozioa mantendu zuten. Markagailuan 4-4 ikusten zela, argentinarraren horma biko baten ostean, urdinek garaipena lortu zuten, 5-4.

2024-03-8

Azken albisteak
Maldonado – Gordon Plentziako finalean sartu dira

2024-07-22

Maldonado – Gordon Plentziako finalean sartu dira

Partida oso lehiatua eta ikusteko polita izan da. Plentziako Jai Alai pilotalekuan bildu diren zaleek gozatu ederra hartu dute partidekin. Maldonado – Gordonek eskuratu du finalerako txartela, bertan Gaubeka – Urrutia bikotea izango dute aurrez aurre.

Plentziako semifinala..

2024-07-18

Plentziako semifinala..

Plentziako finalaurreko partida argentinar-bizkaitarra, bi bikoteak sasoi onean daude eta bietako edozein sar daiteke finalean.

Publikoak Armintzan zein Baionan erantzun paregabea eduki du

2024-07-14

Publikoak Armintzan zein Baionan erantzun paregabea eduki du

Ikusleen erantzun bikain baten ondorioz, pilotariek daukaten onena kantxaratzen dute eta Baiona zein Armintzako bezalako partidak jokatzen dituzte.

Partida ezinhobea Armintzako “La Bombonera” n

2024-07-11

Partida ezinhobea Armintzako “La Bombonera” n

Palazaleek “La Bombonera”-n jokatuko den partida ez dute galdu nahi izango. Partida handia eta gogo handi daudela adierazi dute protagonistek.